lunes, 21 de abril de 2014

ELKARRIZKETA


KAIXO GUZTIOI,
Hau da Maite Oyarzuni zuzenean egindako elkarrizketa. Ahalik eta hobekien egiten saiatu ginen interesgarria eta aldi berean dibertigarria izateko. Espero dugu zuen gustukoa izatea.



jueves, 17 de abril de 2014

ELKARRIZKETA

Martxoaren 10ean Maite Oyarzun gure intitutura hurbildu zen. Oso gustura egon ginen berarekin hizketan; izan ere, hurbila, interesgarria eta hagitz atsegina izan zen.
Espero dugu zuek ere elkarrizketa honetaz disfrutatzea!


AURKEZPENA

Maite Oyarzun Baraibar 1960. urtean jaio zen Alkotzen. “ Misioneras de Nuestra Señora de África” kongregazioan sarturik dago 35 urte zituenetik. Nahiz eta 15 urtez euskarazko irakasle aritu izana, 1995ean Afrikara abiatu zen bakea eta adizkidetzearen aldeko borroka egitera. Gaur egun Espainian dago gazteekin lan egiten, baina beti Afrikaren alde.

Maite Oyartzun Baraibar (elkarrizketa moldatua)


1. galdera:
Alkotzen bizita, nola bururatu zitzaizun misiolari munduan sartzea? Zenbat urterekin? Konta dezakezu nola izan zen prozesua?
Prozesu luze bat izan zen. Esan dezaket maitasun kontu bat izan zela. Zuen adina nuenean ez nuen pentsatzen misiolaria izatea. Irakaslea nintzenean misiolari bat gure eskolara etorri zen Afrikari buruz hitz egitera eta esandako gauzek asko ukitu ninduten. Horren ondoren berarekin hitz egiten jarraitu nuen eta urte bat pasata misiolaria egitea erabaki nuen eta nire lehen bidaia egin ondoren oso ongi sentitu nintzen, gainera jende asko ezagutu nuen.

PROIEKTU BERRIAK

PROIEKTUAK Dakizuenez, Nuestra señora de Africa kongregazioak proiektu asko ditu martxan eta gehienak gazteekin hedatzen dira. Orain beraiek aurten antolatutako 2 proiekturi buruz hitz egingo dizuet:
   

Uztailaren 19tik 27ra egin behar dute Santiago bidea, baina aurten Frantzian. Aukera paregabea da beste kulturak eta beste gazteekin harremanetan egoteko , baita nork bere bidea aukeratzeko eta Jainkoa hurbilagoa izateko ere. “Arreba zuriek” esaten duten bezala: “Animatzen zaituztete bide hau egitera eta maitasuna munduan zehar banatzera.” ANIMATU ZAITEZ bide hau egitera. Gustukoa izango duzu eta!  
Abuztuaren 2tik 16ra kanpaldi bat antolatu dute Tetuanen (Marokon). Erlijioaz gozatzeaz gain, Marokoko kultura ezagutzeko, eta, bide batez, hango biztanleen alde lan egiteko aukera ezin hobea izan daiteke. Interesa izanez gero, maiatzaren 31n bukatzen da izena emateko epea.

martes, 15 de abril de 2014

MUSIKA

Kaixo, hona hemen hainbat bideo musika eta dantza afrikarrak disfrutatzeko!!







ESPAINIA



ESPAINIA Europar Batasuneko estatuetako bat da. Honako muga hauek ditu: mendebaldean Portugal eta Ozeano Atlantikoa, iparraldean Frantzia, Andorra eta Bizkaiko Golkoa (Ozeano Atlantikoa), ekialdean Mediterraneo itsasoa eta hegoaldean Gibraltar (Erresuma Batua), Gibraltarko itsasartea eta Maroko (Ceuta eta Melillaren hegoaldean). Espainiak Iberiar penintsularen zatirik handiena hartzen du eta gainera, Balear Uharteak ditu Mediterraneo itsasoan; Kanariak, Ozeano Atlantikoan; eta Afrika iparraldean, Ceuta eta Melilla autonomia hiriak eta espainiar subiranotasuneko beste lurrak. Guztira 504.645 km² dituenez, Europako laugarren herrialderik handiena da. Estatuaren hiriburua Madrid da.

domingo, 6 de abril de 2014

BURUNDI


BURUNDI Informazio orokorra: Burundiko hiriburua Buyumbura da,851.040 biztanle ditu eta frantsesa eta kirundi hitz egiten dituzte. Nazioan %7,8 ura da. Burundi munduko hamar nazio pobreen artean dago. Frankoa txanpon bezala erabiltzen dute eta Pierre Nkurunziza lehendakaria dute. 8.988.091 biztanle bizi dira. Belgikatik 1962. urteko uztailaren 1ean independetzia lortu zuten. Herrialdeko %62 katolikoa da, %8 musulmana da. Heziketa: Burundin Buyumbarako unibertsitatea dago. Hainbat museo daude, adibidez, Burundiko museo nazionala. Hala ere, zaila da heziketa jasotzea, horren ondorioz gizonezkoen erdia analfabetoa da, eta emakumezkoen laurdenak bakarrik oinarrizko hezkuntza dauka.

jueves, 3 de abril de 2014

BURKINA FASO

BURKINA FASO

Burkina faso Afrikako estatu bat da. Sei herrialderekin egiten du muga, Mali, Nigeria, Benin, Togo, “Costa de Marfil” eta Ghanarekin. 15.746.232 biztanle ditu. Hiriburua Uagadugu da. Burkina Fasoko batez besteko altuera 400 metrokoa da eta punturik garaienetik baxuenera dagoen aldea ez da 600 metro baino handiagoa. Afrikako mendebalde osoan bezala, Burkina Fason gizakia aspaldi finkatu zen. 1916an, egungo Burkina Fasoko mendebaldean eta Maliko ekialdean gobernu kolonialaren aurkako matxinada, Lehen Mundu Gerranarmatuan, sortu zen:1915ean.